Tripanosomiasi amerikarra edo Chagas-en gaixotasuna Trypanosoma cruzi espezieko protozoo flagelatu batek sortutako gaixotasun tropikala da. Parasitoa gizakiarengana eta beste ugaztun batzuengana bektore gisa jarduten duen Reduviidae familiako intsektu baten bidez heltzen da. Gaixotasuna odol transfusio, organo transplante, parasitoekin kutsatutako irenste edo amarengandik umekiarengana ere transmiti daitke.
Gaixotasunaren sintomak aldakorrak dira dira infekzioa garatu ahala. Hasieran, sintomak arinak dira eta infekzioa izan den lekuan besterik ez da agertuko hantura. Urteekin gaixotasuna kroniko bihurtzen da eta sintoma larriagoak agertuko dira, hala nola, bihotzeko gaixotasunak eta hesteetako asaldurak. Gaixotasun kronikoa tratatu ezean, heriotzara eramango du. Gaur egun erabiltzen diren farmakoak oso toxikoak dira eta zenbait kasutan eraginkortasun gutxikoak, batez ere gaixotasunaren aldi kronikoan.
Tripanosomiasi amerikarra, izenak adierazten duen bezala, Amerikan agertzen den gaixotasuna da. Oro har, Mexiko, Hegoamerika eta Ertamerikan. Infekzioa zabaltzen duten intsektuak izen desberdinarekin ezagutzen dira tokiaren arabera: Argentina, Bolivia eta Paraguain vinchuca eta Brasilen barbeiro. 8-11 milioi pertsona inguru daudela infektatuta uste da gaixotasuna endemikoa den herrialdetan eta horietatik gehienek ez dakite horrela denik. Lurralde horietako pertsonen emigrazioak gaixotasunaren banaketa geografikoa handitu du.
Informazio gehiagorako jo helbide honetara:
http://images.google.es/imgres?imgurl=http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/1/13/Trypanosoma_cruzi_LifeCycle.gif&imgrefurl=http://eu.wikipedia.org/wiki/Tripanosomiasi_amerikar&usg=__AQU3OVYhwUAG4LChs9z6TQTqL-E=&h=435&w=594&sz=47&hl=es&start=13&sig2=XiDeAag8ftFXTKgOkdICWQ&um=1&tbnid=MEWB-mC5Jgz2CM:&tbnh=99&tbnw=135&prev=/images%3Fq%3DGAIXOTASUN%2BTROPIKALAK%26hl%3Des%26rlz%3D1W1GGLL_es%26sa%3DN%26um%3D1&ei=1qU4S7xFkLCMB_TbmacO
"La confirmación del diagnóstico de AME en adultos pasa por el estudio
genético"
-
*"La confirmación del diagnóstico de AME en adultos pasa por el estudio
genético"* Es fundamental la concienciación sobre la AME, para poder pensar
en ella...
Hace 4 horas
Ez dut inoiz entzun gaixotasun horri buruz. Europan ezagutzen da kasuren bat edo soilik Amerikan aurkitu dira¿?
ResponderEliminarinformazioa zabaltzeko linkera sartuz gero epidemiologia jartzen duen atal bat dago, eta bertan jartzen du berez gaixotasuna hego ameriketakoa dela, baina gaur egun inmigrazioa dela eta toki gehiagotara zabaldu dela.
ResponderEliminarAaah, eskerrik asko!
ResponderEliminarez horregatik!
ResponderEliminar