Gaixotasun tropikalen inguruko laguntza, ikerketa eta irakaskuntza indartzea da Medikuntza Tropikaleko Zentro Nazionalaren helburua. Horretarako, Medikuntza Tropikaleko Estatuko Unitateen Sarea sustatuko du nazioarteko mugikortasunaren esparruan patologia horiei behar bezala aurre egiteko eta prebentzioko mekanismo egokiak ezartzeko.
Honako hauek dira bere funtzioak:
a) Carlos III.a Osasun Institutuko zentro eta unitateetan egiten diren medikuntza tropikalaren eta etorkinen osasunaren inguruko jarduerak koordinatzea.
b) Estatuko Osasun Sistemari eta Autonomia Erkidegoei patologia tropikalak prebenitzen eta kontrolatzen laguntzea.
c) Gaixotasun tropikaletan espezialistak diren hirugarren herrialdeetako zentroen mendeko laborategi edo zentroekin batera esku-hartze eta lankidetza-programak gauzatzea.
d) Medikuntza tropikalean espezialistak diren Espainiako unitateen koordinazioa sustatzea eta nazioarteko erakunde publiko nahiz pribatuekin lankidetza-hitzarmenak ezartzea, jarduketa- eta ikerketa-ildoak sustatu eta babesteko.
e) Osasun eta Kontsumo Ministerioari eta Autonomia Erkidegoei laguntzeko bere eskumenekoak eta beharrezkoak diren ekintza eta azterlan guztiak egitea.
Informazio gehiagorako jo helbide honetara:
www.isciii.es/htdocs/eu/centros/medicinaTropical/medicinatropical
Investigan el impacto de la estimulación transcraneal eléctrica en el
traumatismo cerebral
-
*Investigan el impacto de la estimulación transcraneal eléctrica en el
traumatismo cerebral* Los resultados de un estudio en un modelo animal
indican que e...
Hace 1 hora
No hay comentarios:
Publicar un comentario